Mota guztietako hondakinen bilketan eta birziklapenean lagundu ahal dizugu

Harremanetan jarri

Hondakinak bitartekari egokienak dituen gure instalazioetan antolatzen ditugu, bai eskuz, bai kasu bakoitzak eskatzen duen makineria espezifikoaren bitartez. Egurra, kartoia, plastikoa, txatarra, zaborra, obra hondakinak, etxe tresna elektronikoak eta abar bezalako hondakinak kudeatzen ditugu.

Hondakinen bilketa

Hondakinen bilketa bezeroen kokapenean egiten duen zerbitzua daukagu eta, gainera, bertan ere tamaina ezberdinetako edukiontziak ipintzeko aukera ematen dugu: 1tik 40ra arteko m3-koak edota 90m3-ko “pisu mugikorrak.

Modu honetan, bilketa, hustuketa eta birjarpena kudeatzen ditugu. Eginkizun horietarako bezeroaren zein honek duen espazioaren beharretarako moldatzen diren kamioi eta furgoneta flota daukagu.

Hondakinen bilketa zentroak

Jasotzen ditugun hondakinak balioztatzen ditugu eta bigarren aukera bat ematen diegu.

Hondakinen jatorria industriala zein partikularra da. Gure zerbitzuak eskatzen dituzte, bai jabeek, zein bizilagunen – komunitateak, fabrikak, garajeak, gasolindegiak eta abar.

Gainera, gure instalazioetara ekartzen dizkiguzuen hondakinak jasotzen ditugu hauen kudeaketa egokia ziurtatzen duen ziurtagirien bidez. Bestalde, EGD (Entidad Gestora Delegada) gisa lan egiten dugu gure bezeroak hondakinen kudeaketarekin atxikitutako dokumentazioa egiteaz kezkatu ez daitezen.

Ihobe eta Gaikerrekin batera proiektu ezberdinetan parte hartzen dugu hondakinen balorazio eta berreskuratzeko.

Zisternak

Gure zerbitzuei esker ondorengo egoera edo tokiei erantzuna ematen diegu: etxebizitzei (bizilagunen komunitateei), enpresei, putzu septikoen garbiketei, libragailuei, gasolindegiei, lohien bilketei, margoa duen uretarari, hidrokarburoei, garbigailuen putzuei, olioei eta abarri.

Gure zerbitzuen erabilgarritasuna 24 ordukoa da.

Ihobe eta Gaikerrekin batera proiektu ezberdinetan parte hartzen dugu hondakinen balorazio eta berreskuratzeko